Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ba al zenekien ur-zerbitzuaren abisuak WhatsApp bidez jaso ditzakezula?

Sakanako Mankomunitateak WhatsApp bidezko abisu zerbitzua du ura kudeatzen duen herrietako bizilagunentzat: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzun.

Zerbitzu honen bidez, urarekin lotutako abisuak bidaltzen dira: irakurketen datak, irakurketen inguruko oharrak, ordainagiriak, ur-eteteak eta zerbitzuarekin lotutako bestelako gorabeherak.

Abisuak jaso nahi badituzu, gorde 663 39 97 32 zenbakia zure kontaktuetan eta bidali WhatsApp mezu bat honako testuarekin:

ALTA + zure herriaren izena

Adibidez: ALTA Arbizu
Zerbitzua difusio-zerrenda bidezkoa da. Ez da WhatsApp talde bat.