Sakanako Mankomunitateak WhatsApp bidezko abisu zerbitzua du ura kudeatzen duen herrietako bizilagunentzat: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzun.
Zerbitzu honen bidez, urarekin lotutako abisuak bidaltzen dira: irakurketen datak, irakurketen inguruko oharrak, ordainagiriak, ur-eteteak eta zerbitzuarekin lotutako bestelako gorabeherak.
Abisuak jaso nahi badituzu, gorde 663 39 97 32 zenbakia zure kontaktuetan eta bidali WhatsApp mezu bat honako testuarekin:
ALTA + zure herriaren izena
Adibidez: ALTA Arbizu
Zerbitzua difusio-zerrenda bidezkoa da. Ez da WhatsApp talde bat.
