Ergoienako XX. Bira lasterketa ospatuko da irailaren 19an, larunbatean, Unanun. Sakanako Koparako puntuagarria den probak 8,5 kilometroko ibilbidea izango du, Ergoienako hainbat herri zeharkatuz.
Lasterketa 09:30ean hasiko da Unanun, eta honako ibilbidea egingo du: Unanu – Dorrao – Unanu – Lizarraga – Dorrao – Unanu.
Helduen lasterketa 18 urtetik gorakoentzat izango da. Izena ematea Rock the Sport webgunearen bidez egin beharko da, probaren bezperako 13:00ak baino lehen. Dortsalak 08:45etik aurrera jasoko ahal izango dira.
https://web.rockthesport.com/es/event/ergoienako-bira
Emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan sariak banatuko dira: katolloa eta bazkaria lehenengoarentzat, gazta bigarrenarentzat eta gazta hirugarrenarentzat.
Ergoienako Udalak antolatzen du proba, Lizarragako, Unanuko eta Dorraoko kontzejuen laguntzarekin.