Martxoaren 8a dela eta, Nafarroako mendialdeko hainbat berdintasun eta euskara zerbitzuk Emakume* izateko 60 modu euskarazko liburuen gida kaleratu dute.
Gidan emakumeak protagonista dituzten 60 liburu bildu dira, guztiak euskaraz, eta adinaren arabera sailkatuta: lehen irakurketak (9 urte artekoak), 12 urte bitartekoak, gazteak eta helduak.
Liburu berriak zein klasikoak aurki daitezke, eta genero askotako proposamenak jasotzen dira: narrazioa, saiakera, komikia, biografia…
Helburua berdintasunarekin lotutako balioak euskarazko kalitatezko literaturaren bidez zabaltzea da, eta emakumeek bizi dituzten errealitate anitzak ezagutaraztea. Hautatutako lanek hausnarketarako eta elkarrizketarako bidea ireki nahi dute, adin guztietako irakurleei zuzenduta.
2.000 gida banatu dira doan ikastetxe, liburutegi, kultur etxe eta liburu dendetan.
Ekimen hau honako erakundeek sustatu dute: Malerrekako Mankomunitatea, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Baztango Udala, Sakanako Mankomunitatea, Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Hemen gida:
Irakurketa gida 2025