Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2025eko Hondakin Funtsa 3 proiekturen diru iturri

Nafarroan zabortegietara bideratzen den hondakin tona bakoitzeko bi ordainketa egin behar dira: onarpen tasa eta zerga bat. Hala dago jasoa Hondakinei buruzko Foru Legean. Zerga horrekin eta hondakinak gaizki kudeatzeagatik jarritako isunekin bildutako dirua Nafarroako Hondakinen Funtsera doa.

 

Jasotzen den dirua administrazioen artean dirulaguntza moduan banatzen da, hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko edota birziklatzeko proiektuak garatzeko. 2025ean jasotako dirulaguntzari esker Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuak 3 proiektu aurrera eraman ditu, Sakanako Hiri Hondakinen Estrategiaz aparte (ikusi albistea hemen) Gauzen memoria eta Keinuz keinu.

 

GAUZEN MEMORIA

 

Alde batetik, janari xahuketa sahiesteko ideiak emateko Sakanako herri eta kontzejuetatik Pintxo Ibiltaria izan dugu. Normalean hondakinak diren jakiekin egindako pintxoak banatu dira. Hortaz gain, etxeetan janariaren xahuketaren kontrako ekintza bezela kit bat banatu da eta berarekin batera janaria kontserbatzeko gomendioak.

 

 

Bestetik, haur eskoletan, aurreko urteetan egindako pardel berrerabilgarrien kanpaina eta gero garbigailu baten beharra ikusten zen. Hondakinak murrizte aldera arropa zikina sartzeko plastikozko poltsa beharrean poltsa berrerabilgarri iragazkaitzak eta toalita berrerabilgarriak banatu dira.

 

Bailaran egiten diren ekitaldi eta festetan orain arte hondakinak banatzeko edukiontziak banatu dira. Honekin lotuta eta hondakinak murrizte aldera herri bazkarietan erabiltzeko baxera berrerabilgarria eta edalontzi berrerabilgarriak eskuratu dira.

 

Tailer ezberdinak egin dira L.H eta D.B.Hko ikastetxeetan. Gaur egun ehungintzako industriak sortzen dituen arazoen inguruko informazioa eman zaie eta gero jantzi zaharrak berrerabiliz esku zapi bat sortu da. Tailerrei amaiera emateko ikasle bakoitzari hamaiketakoa eramateko zorroa eman zaio hondakinak murrizte aldera.

 

 

 

 

 

 

Gazteekin egindako tailerretaz gain, Sakanako biztanleriari irekitako ehungintza tailerrak egin dira. Eskoletan egindako tailerren printzipio berarekin; jantzi zaharrak berrerabili berriak sortzeko. Hauek izan dira egindako tailerrak;

  • Josteko makina egokitu eta eraniltzen ikasi
  • Arropa konpontzeko ideia errazak
  • Patchwork tailerra
  • Sashiko tailerra
  • Sortu zure poltsa erabiltzen ez dituzun prakekin
  • Telarra sortu
  • Estanpazio tailerra

Tailer guzti hauek Alazne Juanizekin, Erabili, jostunarekin elkarlanean egin dira.

 

Gaur egungo sistema gauzak apurtzen diren heinean berriak erosteko moldatuta dago, apurtutakoari bigarren aukera bat eman gabe eta hondakin bihurtuz. Hondakinak murrizte aldera konponketa tailerrak antolatu ziren. Jendea apurtutako etxe tresna ekarri eta objektu hori konpontzen saiatu ziren.

Proiektu honen helburua bizilagunei eta enpresei mankomunitateak bildutako edukiontzietan hondakinek egiten duten bidearen berri ematea izan da. Horretarako, UtzubarEKOgunera antolatutako bisiten bidez lortu da, bertan gertatzen diren prozesu guztiak erakutsiz. Partzuergoak finantzatutako autobusez etorritako taldeak jaso ditugu, hainbat eskolatatik eta Altsasuko Itsasi euskaltegitik. Haiekin batera, UtzubarEKOgunea instalazioak bisitatu ditugu, bizilagunek mankomunitateko edukiontzietan edo bilketa puntuetan uzten dituzten hondakin guztien kudeaketa prozesuko hurrengo urratsa ikusteko aukera emanez.

 

Bisitan zehar, segurtasun neurri gisa, partzuergoak finantzatutako PET birziklatuz egindako txaleko islatzaileak erabili dira. Bisitariei plantari buruzko informazio osoa duen eskuorri bat ere eman zaie, instalazioen mapa txiki bat duena. Bisitaren amaieran, bisitariek Arbizuko plantan egindako konposta duen kotoizko poltsa txikiak eta inguruko basoko loreen haziak dituen gutun-azal txiki bat jaso dute. Konposta izan ezik, gainerako material guztiak ere hondakinen kudeaketa funtsak finantzatu ditu.

 

Bestalde, edukiontzien, larrialdi guneen eta ekarpen etxolen inguruan hondakinak uztea edo legez kanpo botatzea da geroz eta arazo handiagoa da. Mota honetako gertakariak ahalik eta gehien murrizteko, seinaleak jarri dira etxolen barruan eta kanpoan, eta binilozko pegatina informatiboak jarri dira bide publikoan dauden edukiontzietan. Posteei dagokienez, euskarri bat instalatu da poste talde bakoitzean, eta informazio-seinaleak jarri dira bilketa-egutegia eta ez betetzeagatiko zigor posibleak adieraziz.

 

Proiektu honen barruan, eta baita Hezkuntzan Hezitzen programaren barruan ere, birziklatze tailerrak egin ditugu hainbat hezkuntza-zentrotan. Gure hondakin-hezitzaileek papera birziklatzeko prozesua irakatsi diete haur txikienei, non beren paper birziklatua sortu duten gelan lehenago sortutako paper-hondakinak erabiliz. Ikuspegi praktiko honek etxean hondakinak bereiztearen garrantzia bistaratu eta ulertzeko aukera ematen die.

 

Kartelak ere jarri dira bailaran zehar banatutako 14 inausketa bilketa puntuetan. Horrela, inausketa hondakinak eta belar mozketak bereizita tratatuko direla bermatuko da eta bilketa-puntuen ondoan inausketa hondakinak legez kanpo botatzea gutxituko da. Azkenik, Sakanako hondakinen kudeaketa egokiari buruzko informazio gida bat bidali da eskualdeko etxe guztietara.