Honatx #BerriaZabalik zozketaren bideoa. Maria Perez Arellanok Berria lagun komertzio eta tabernetan ahitzeko 1000 euro irabazi ditu eta @txartel kopistegiak publizitatean 1000 euro. Zorionak saridunei!


Honatx #BerriaZabalik zozketaren bideoa. Maria Perez Arellanok Berria lagun komertzio eta tabernetan ahitzeko 1000 euro irabazi ditu eta @txartel kopistegiak publizitatean 1000 euro. Zorionak saridunei!
Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Amaia Egidazuren “Dorotea” albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila. Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna…
2021eko saridunak Maria Markotegi lehiaketako sari banaketa burutu da. Lau sail eta bost maila ditu. Sailak: booktubea, narrazioa, poesia eta komikia. Mailak: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; DBHko 3.…
AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasleek eta Sakanako Mintzakideek 67 lan aurkeztu dituzte 2021eko Nanoipuin lehiaketara. Hauek dira lan kopuruak mailaka: 1. mailan 35; 2. mailan 22 eta 3. mailan 10. Saridunak: KATEGORIA SARIDUNAK SARIA 1. maila (A1 eta A2) Munduko…
Ekainaren 9an, 18:30ean, Altsasuko Gure Etxean Biziprest; gehiago gara dokumentala eskainiko da. Honek, 2020ko Euskaraldiaren haritik eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara…

Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk, tartean Sakanakoak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Besteak, beste, proposamenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Kanpainak hiru urrats ditu…

Berriak BERRIA ZABALIK kanpaina abiatuko du Sakanan bailarako merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko. Egin ahal horretan, lagun izango ditu Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea. Maiatzaren 31etik ekainaren 8ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta…
Sakanako Mintzakidek Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Lehiaketan parte hartzeko ez da behar Mintzakideko kide izatea; euskaraz hitz egiteko gai den edozeinek parte hartu dezake. Parte-hartzea erraza da: Gogoko leku horretara joan eta bideo labur…

Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan aurtengo jardunaldiak aurkeztu dira. Sakanko Mankomunitatea parte den Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak sustatutako jardunaldiek, euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta piztea dute helburu. Iaz antolatu ziren jardunaldi hauek lehen…

Gure arbasoengandik jasotako ondareak nondik gatozen eta nor garen azaltzen digulako… ezagutu sakanako kultur ondare immateriala Jose Luis Erdozia Mauleonek Arakil ekialdeko etxeen izenak historian zehar (Ihabartik Aizkorberaino) hitzaldia emango du apirilaren 9an, 19:00etan, Ihabargo herriko etxean. Aforoa mugatua da. Eman izena…