2021/04/28 Ariketa fisikoko orientatzaile lanpostua betetzeko lanpoltsa sortzeko deialdian hautagaiek lortutako puntuazioa: Emaitzak orientatzaile lan poltsa 2021 Sakana Mank


2021/04/28 Ariketa fisikoko orientatzaile lanpostua betetzeko lanpoltsa sortzeko deialdian hautagaiek lortutako puntuazioa: Emaitzak orientatzaile lan poltsa 2021 Sakana Mank

2021eko maiatzaren 4tik, ekainaren 29ra, astearte eta ostiraletan, 19:30etik, 20:30era, Etxarri Aranatzen Aizkora eskola hasiko da. 10 eta 20 urte bitartekoei zuzendua badago ere, soberan diren tokiak helduagoei esleituko zaizkie. Irakasleak Juanito, Juanjo eta Miguel Angel Erdozia izango dira, eta…

Hurrengo Naturanitzean Gozatzen irteera apirilaren 25ean, aterako da Altsasuko Dantzalekutik. Goizeko 10:00etan hasiko den familia arteko mendi ibilaldian artzainen bizimodua ezagutzeko izango da. Hiru orduko iraupena izango du eta zailtasun txikia. Izen ematea, apirilaren 21a baino lehen egin behar da: 948464866 …
Pertsona bat behar da jarduera fisikoko orientatzaile aritzeko, astean 18 orduko lanaldiarekin (irailetik uztailera), zerbitzuaren beharren arabera alda daiteke. Proben egutegia Curriculuma, eskaera eta memoria aurkeztea, apirilaren 12ko 14: 00ak arte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan edo sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean.…
Martxoaren 27an jokatuko da Arbizuko XXIII. Duatloia arratsaldeko 15:30ean. Izen emateak martxoaren 22a arte hemen

Hurrengo Naturanitzean Gozatzen irteera martxoaren 28an, 9:00etan aralargo Guardetxetik aterako da. Familia arteko mendi ibilaldia izango da trikuharriak eta mitologia ezagutzeko. Izen ematea, martxoaren 24a baino lehen egin behar da: 948464866 | 648070710 | kirolak@sakana-mank.eus | anitzartean@sakana-mank.eus Informazio osoa PDFan: 4.Jarduera

Martxoaren 19an 15 eta 19 urte arteko gazteei zuzendutako orientazio ikastaroa. Eman izena! 948464866 | 648070710 | kirolak@sakana-mank.eus | anitzartean@sakana-mank.eus
Naturanitzean Gozatzen programaren hurrengo irteera Batueco eta Belen iturrietara Martxa lila izango da, martxoaren 14an, 10:00etan. 3 orduko ibilbidea egingo da, eta aurretik, ipar martxaren teknikari buruzko ikastaro labur bat eskainiko da. Euskaraz eta 12 urtetik gorakoentzat dago pentsatuta, baina…

Otsailaren 19an LGTBI+ fobia aurkako eguna da kirol arloan, egun orri keinu eginez, Sakanan hasi berri den Kattalingune, LGTBI+ harrera bulegoa, aurkeztuko zaie kirol eragileei. Sexu eta genero aniztasunari buruzko solasaldi bat izango da eta kirolean LGTBI+ errealitatea zein den elkarbanatzeko aukera izango da. Kirol…

Sakana aktiboa Sakanako jarduera fisikorako orientazio zerbitzua da. Gizarte aktiboagoa lortzea du xede eta Sakanako Mankomunitateak, ibarreko osasun zentroek, gizarte zerbitzuek eta udalek elkarlanean sustatutako ekimena da. Helburu nagusia, edozein adineko pertsonen jarduera fisikoaren praktika handitzea da, eta egonean egotea murriztuz. Horretarako, pertsona bakoitzari…