Hondakinak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Altsasun 5. edukiontziaren inguruko bulegoa ireki da

Altsasun 5. edukiontziaren inguruko bulegoa ireki da

Altsasun bosgarren edukiontzia jartzeko prozesua abian da. Honen inguruan edo hondakinen bilketaren inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko, bulegoa ireki da Baratzako Bideko lokomotora zaharrean. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da irekia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Doako informazio telefonoa…

Altsasun 5. edukiontzia ezartzeko bilerak hasiko dira

Altsasun 5. edukiontzia ezartzeko bilerak hasiko dira

Sakanako Mankomunitatetik, Altsasuko Udalarekin elkarlanean, 5. edukiontzia ezartzeko prozesuari hasiera eman diogu. Prozesu honen lehen pausu bezala, azaroaren 14ean (astelehena) eta 15ean (asteartea), 11:00etan eta 18:00etan Altsasuko herritar guztientzako bilera informatiboak egingo ditugu Iortia Kultur Gunean, non ezartze honen zergatiak…

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsa sortzeko frogak

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsa sortzeko frogak

Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Zerbitzurako peoi-gidari izateko lan-poltsa sortuko da oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostuko zereginak hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea izango da Sakanako Mankomunitateko lurralde esparruan, baita Ataleko buruak agintzen dizkienak ere Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuei…

Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen arteko  akordioa gaikako bilketaren inguruan

Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen arteko akordioa gaikako bilketaren inguruan

Sakanan atez ateko bilketa sistemak %78ko gaikako hondakin bilketa datua uzten du hilero. Datu honetara gerturatu asmoz, Altsasuko Udalak 5. edukiontzia eta auzo eta autokonposta guneak jarriko ditu. Hondakin bilketaren eskumena Mankomunitatearena da Sakanan, eta Mankomunitatean uste dugu, gaikako hondakin…

Lan poltsa osatzeko deialdia

Lan poltsa osatzeko deialdia

Oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzeko deialdia 1.-Arau orokorrak. 1.1. Deialdi honen helburua oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzea da. Modu honetan, jadanik baden zerrenda osagarri…

Zero Zabor herrien bilkura Italian

Zero Zabor herrien bilkura Italian

Maiatzaren 20 eta 21ean Capannorin (Italia) Zero Zabor Herrien bilkura ospatu da. Zero Waste Europek antolatutako ekitaldian izan dira Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aritz Ayesa Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea. Zero Zabor bidean hondakinen kudeaketa egokia…

NHKPI – PIGRN

NHKPI – PIGRN

Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2025 Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuak (NHKPI) hondakinen arloko estrategia finkatuko du Nafarroarako, 2016tik 2025era. 2016 honetan, plana zer izanen den zehaztuko dugu, betiere eztabaidarako irekia dagoen zirriborro-agiri bat abiaburu harturik, testua urte bukaeran taxutua egon…

Sakanako hondakin bilketaren datuak

Sakanako hondakin bilketaren datuak

Sakanako hondakin bilketaren zenbaketa zehatza gauzatu da 2015 urtean zehar eta hauek dira azterketa horrek eman dituen emaitzak. Sakanan, nolabait esateko hiru bilketa sistema daude ezarrita. Altsasun eta Irurtzunen ohiko edukiontziak daude karriketan. Irurtzunen 2015eko otsailaren erdialdean zortzi auzokonpost gune…