Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

318 tona konpost banatu dira Sakanan, eta 40 tona CO₂ saihestu dira garraioan

Sakanako herritarrek egiten duten ahaleginari esker, hondakin organikoa baliabide bihurtzen ari da.

Aurten 318 tona konpost banatu dira, eta horri esker 40 tona CO₂ gutxiago isuri dira garraioan. Datu horiek argi erakusten dute hondakinak ongi bereizteak eta tokian tokiko kudeaketa egokiak ingurumenaren aldeko ondorio zuzenak dituela.

Konpostaren banaketari dagokionez, eskaria nabarmen handitu da azken asteetan. Horregatik, Sakanako Mankomunitateak konpost banaketa eten du aldi baterako, abuztuaren 1era arte. Epe hori konposta bahetzeko eta behar bezala heltzeko erabiliko da, herritarrei eskaintzen zaien produktuak kalitate estandarrak betetzen jarrai dezan.

Herritarren parte-hartzeak bultzatzen du eraldaketa; konpromiso kolektiboari esker, hondakinek bigarren bizitza izateko aukera dute.