Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskarazko sormenari bultzada bi lehiaketatako sari banaketekin Sakanan

Euskarazko sormenari bultzada bi lehiaketatako sari banaketekin Sakanan

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, euskarazko sormenari eta erabilerari bide emateko bi lehiaketa nagusiren sari banaketak egin ziren: Euskaltegietako ikasleei eta mintzakideei zuzendutako Nanoipuin Lehiaketa 2025 eta Maria Markotegi Sariak. Bi egitasmoek parte-hartze zabala eta maila handiko lanak bildu zituzten.

Nanoipuin Lehiaketa 2025: istorio txikien indarra

AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasleek eta Mintzakide programako partaideek 71 nanoipuin aurkeztu zituzten lehiaketara, hiru mailatan banatuta:

1. maila (A1-A2): 25 lan
2.maila (B1): 27 lan
3. maila (B2-C1): 19 lan

Parte-hartzaile bakoitzak bere euskara mailari zegokion kategorian parte hartu zuen. Epaimahaian Monika Etxeberria eta Garbiñe Petriati aritu ziren, eta 150 euroko liburu-denda txartela jaso zuten irabazleek:

Maila Lana Egilea Herria
1. maila Ane eta kastorea Celso Ferreiro González Iturmendi
2. maila Ametsak zizelkatu Koke Herrero Palomo Altsasu
3. maila Ama Pili Goikoetxea Fernández Etxarri Aranatz

Maria Markotegi Sariak 2025: sormena, adin guztietako ikasleen eskutik

Bestalde, Maria Markotegi Sarietan guztira 804 lan aurkeztu ziren, honako sailetan banatuta:

  • 434 narrazio
  • 197 komiki
  • 104 poesia
  • 69 booktube

Lehiaketak lau adin maila izan zituen (LH3-4, LH5-6, DBH1-2 eta DBH3-4), eta sailetako lanak aditu talde batek ebaluatu zituen. Guztira, 28 lan saritu ziren, eta 2.660 euro banatu ziren liburu-dendetan erabiltzeko txarteletan. Parte-hartzaile guztiek ere oparitxoa jaso zuten, egindako lanagatik.

Komiki saila
Maila Lana Egilea(k) Ikastetxea Saria
LH 3-4 Kartzela Hodei Mendoza Obregozo Koldo Arnantz arte eskola 60 €
LH 3-4 Margolari tristea Maider Galbete Herrero Olaztiko Herri Eskola 60 €
LH 5-6 Izarrak eta lokatza Nahia Macía Goikoetxea Andra Mari ikastola 80 €
LH 5-6 Sabanako istorioak irakasten diguna Izaro Maiza Ruiz Paz de Ziganda ikastola 80 €
DBH 1-2 Kuiperren gerrian bizi zen planeta txikia Aiara Igoa Unzilla Andra Mari ikastola 100 €
DBH 1-2 Azken izarra Maia Hannigan Goñi Andra Mari ikastola 100 €
DBH 3-4 Hutsik 120 €
DBH 3-4 Hutsik 120 €
Booktube saila
Maila Lana Egilea(k) Ikastetxea Saria
DBH 1-2 Trumoiaren alaba (Jon Arretxe) Eneritz Fresneda Artza eta Maider Mazkiaran García Iñigo Aritza ikastola 100 €
DBH 1-2 Azken denbora (Nerea Loiola) Maite Lopez de Goikoetxea La Torre Iñigo Aritza ikastola 100 €
DBH 3-4 Eta ez zen alerik ere geratu (Agatha Christie) Alaine Mendia Asensio Iñigo Aritza ikastola 120 €
DBH 3-4 Urtebete itsasargian (Miren Agur Meabe) Bidane Fernandez de Garaialde, Lazkano Dorronsoro eta Anitz Anda Ondarra Iñigo Aritza ikastola 120 €
Poesia saila
Maila Lana Egilea(k) Ikastetxea Saria
LH 3-4 Ni neu Xumai Ulaiar Gallo Iñigo Aritza ikastola 60 €
LH 3-4 Urte eroa Maialen Leitza Errazkin Andra Mari ikastola 60 €
LH 5-6 Izarren ametsa Soumia Hamdi Haddou Atakondoa ikastetxe publikoa 80 €
LH 5-6 Idaztea, zer nolako zortea Izaro Maiza Ruiz Paz de Ziganda ikastola 80 €
LH 5-6 Zuregatik… Nahiane Agirre Martín Iñigo Aritza ikastola 80 €
DBH 1-2 Erlojuaren erritmoa Brayan Peres Reyes Andra Mari ikastola 100 €
DBH 1-2 [Izenbururik gabe] Iñigo Otamendi Carravilla Andra Mari ikastola 100 €
DBH 1-2 Haranaren arnasa Arane Olarra Lasa Altsasu BHI 100 €
DBH 3-4 Txikitasunean handi Akior San Román Zufiaurre Iñigo Aritza ikastola 120 €
DBH 3-4 Gerra hotsak Miren Sarasola Unceta Iñigo Aritza ikastola 120 €
DBH 3-4 Bidaidea Anitz Anda Ondarra Iñigo Aritza ikastola 120 €
Narrazio saila:
Maila Lana Egilea(k) Ikastetxea Saria
LH 3-4 Erleak gorroto du negua Izar Goikoetxea Jaka San Donato ikastetxe publikoa 60 €
LH 3-4 Sorginkeria Leia Martínez Reparaz Iñigo Aritza ikastola 60 €
LH 5-6 Ezinezkoaren herria Irati Landa González Iñigo Aritza ikastola 80 €
LH 5-6 Bigarren aukera Ane Unamuno San Migel Zelandi ikastetxe publikoa 80 €
DBH 1-2 Basoko hiru animaliak Amaiur Beraza Petriati Andra Mari ikastola 100 €
DBH 1-2 Itzulerarik gabeko bidea Aitzol Araña Iraurgi Andra Mari ikastola 100 €
DBH 3-4 Otsoa eta belea Tania Otero Madinabeitia Altsasu BHI 120 €
DBH 3-4 Hutsik 120 €

Zorionak saridun guztiei, baina baita parte hartu duten guztiei ere. Euskaraz sortzea irabaztea da, eta bide horretan, egitasmo hauek guztiok elikatzen gaituzten adibide ezin hobeak dira.