Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udalekuetarako dirulaguntzak 2025

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak eskaintzen ditu 2025eko udan euskara hutsezko udalekuetan parte hartu duten haur eta gaztetxoentzat. Laguntza hauen bidez, euskarazko aisialdia eta murgiltze-esperientziak sustatu nahi dira udako oporraldian.

Dirulaguntza hau Sakanan erroldatutako eta Lehen Hezkuntzan edo DBHn matrikulatuta dauden haur eta gazteei dago zuzenduta. Udalekuak ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean izan behar dira, eta gutxienez 5 egun (4 gau) eta gehienez 15 egun (14 gau) iraun behar dute.

Zein udaleku sartzen dira deialdian?

Diruz lagundutako udalekuak euskarazkoak izan behar dira, eta euskararen erabilera bermatzen duten jarduerak eskaintzen dituztenak. Honako hauek dira 2025ean diruz lagundu daitezkeen udaleku batzuk:

  • Bertso Udalekuak
  • Irisarri Land
  • Euskal Udalekuak
  • Uretan Blai
  • Baratze Baserri Eskola
  • Baztan Bidasoa Turismo
  • Hezten
  • Haritzberri
  • Txiribuelta
  • AEK barnetegiak

Udaleku guztien zerrenda osoa, adinak, datak eta prezioak PDF batean kontsulta daitezke:
Udalekuak 2025

Zenbatekoa

Dirulaguntza gehienez 125,00 eurokoa izango da haur edo gazte bakoitzeko. Pertsona bakoitzak udaleku bakar baterako jaso ahal izango du dirulaguntza.

Noiz eta nola aurkeztu eskaera?

Eskaerak Sakanako Mankomunitateko egoitzan edo online aurkeztu daitezke. Horretarako, honako hauek behar dira:

  • Eskaera orria
  • Beste administrazio edo erakunderen batek emandako dirulaguntzen aitorpena
  • Eskatzailearen NAN fotokopia
  • Errolda-agiria (gehienez hilabeteko antzinatasunekoa
  • Udalekuaren ezaugarriak jasotzen dituen dokumentua edo publizitate euskarria
  • Antolatzaileak emandako asistentzia-egiaztagiria
  • Ordaingiria(k), gastu osoa ordaindu dela frogatzeko

Eskaera aurkezteko epea: 2025eko irailaren 30era arte

Informazio gehiagorako: