Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Sakanako Mankomunitateak euskara ikasteko diru-laguntzak zabaltzea onartu du, herritarrei euskara ikasteko doakotasuna bermatzeko eta izapideak errazteko helburuarekin.

Sakanako Mankomunitateak 2026ko apirilaren 16ko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia, aho batez. Neurria EH Bildu eta Geroa Bairen arteko adostasunaren ondorioz onartu da, eta Sakanako herritar guztiei euskara ikasteko aukera erraztea du xede.

Erabaki honen bidez, Sakanako biztanleek euskara ikasteko doakotasuna izango dute diru-laguntzen bitartez. Horrez gain, izapideak sinplifikatu dira: hemendik aurrera, kudeaketa guztia Sakanako Mankomunitatean egingo da, izapide bakar baten bidez.

Orain arte, herritarrek bi izapide egin behar zituzten: bata Mankomunitatean, eta bestea diru-laguntza osatzen zuten hamar udaletako batean. Aurrerantzean, prozedura bateratua izango da, eta Sakanako biztanle guztiek eskubide bera izango dute.

Neurria hizkuntza-eskubideen bermea indartzeko, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, eta euskararen ofizialtasunaren aldeko norabidean aurrera egiteko pauso esanguratsua da.

Halaber, Mankomunitateak nabarmendu du erabakia akordio zabal baten emaitza dela, eta horrek erakusten du euskarak eskualdean duen kontsentsu sozial eta politikoa, integraziorako eta kohesiorako bide gisa.