
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak abiarazi du “Sakanako Kirolari onenak 2024-2025” ekimena, gure eskualdeko kirolarien eta taldeen lana aitortu eta balioan jartzeko helburuarekin.
Kirol elkarteek, erakundeek, ikastetxeek zein norbanakoek jada aurkez ditzakete proposamenak denboraldi honetako kategorietara online galdetegi baten bidez.
Kategoriak
- 18 urtetik beherako kirolaria
- 18 eta 35 urte bitarteko kirolaria
- 35 urtetik gorako kirolaria
- Talderik onena
- Euskara gehien bultzatu duen taldea
Epaimahaiak, hala erabakitzen badu, bi aipamen berezi ere eman ditzake.
Epea eta aurkezteko modua
Proposamenak 2025eko azaroaren 24a, 12:00ak baino lehen aurkeztu behar dira ondoko puntuetan:
- Irurtzun: Kultur Etxea
- Lakuntza: Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua
- Altsasu: Kirol Zerbitzua
Edo galdetegi hau betez:
Proposatu hemen
Kandidatura bakoitzak hautagaiaren edo taldearen curriculum kirolaria erantsi beharko du. Proposamenak elkarteek, erakundeek, ikastetxeek edo norbanakoek aurkez ditzakete.

Informazioa
- Telefonoa: 683 343 854
- Helbide elektronikoa: kirolak@sakana-mank.eus
- Webgunea: www.sakana-mank.eus
Eskualdeko kirol komunitatea ospatzera gonbidatzen dugu herritar oro, eta parte hartzera, 2024-2025 denboraldian nabarmendu diren kirolariak eta taldeak ezagutzera emanez.