
Lizitazio-prozesu baten ondoren, kontratua FFS Equipos Urbanos, SA enpresari esleitu zitzaion. Kamioiak 222.441,56 €-ko kostua izan du eta Nafarroako Hondakinen Funtsak % 90ean finantzatu du.
Nafarroako Hondakinen Funtsa hondakinen eragina arintzen duten neurriak finantzatzeko tresna bat da, hondakinak zabortegian botatzean edota erraustean ordaindu beharreko zergez elikatzen dena. Zerga hauen bitartez, tokiko erakundeei eta enpresei prebentzioa, gaikako bilketa eta birziklapena hobetzeko dirulaguntzak sortzen dira.