Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

6. ELE FESTA: MINTZODROMOA ETA GEHIAGO

Sakanako AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 6. eLe festa antolatu dute Altsasuko foruen plazan. 12:00etan emanen diote hasiera mintzodromoarekin. Antolatzaileek euskara praktikatzeko gonbidapena egin diete euskaltegiko ikasleei, mintzakideei eta ekimenean parte hartu nahi duten euskaldunei.

Gai jartzaileak Idoia Granizo Uribarrena eta Ekain Alegre Gil bertsolariak izanen dira. Mintzodromoaren ondoren, parte hartzaileendako auzatea izanen da. Pantxika Lamurrek emanaldiak emanen dio bukaera festari.

 

Zer da Mintzodromoa?

Mintzodromoaren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea da, jendea mintzodromoan euskaraz solasean jarriz; euskara ikasten ari den euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera hori ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea.

Parte hartzaileak talde txikitan eseri, eta interes orokorreko lauzpabost gairi buruz hitz eginen dute. Gai bakoitzarendako 10-15 minutu inguru izaten dute. Denbora hori pasata, eserlekua eta mintzakideak aldatu, eta gai berria hartuko dute.