Jatorrian bereizketa handitzeko helburuarekin, Sakanako Mankomunitateak 5 bideo labur aurkezten ditu, etxean bereizitako hondakinen kudeaketa ezagutarazteko: papera eta kartoia, organikoa, ontzi arinak, errefusa eta garbigunean uzten diren hondakin bereziak dira. Nafarroako Hondakinen Funtsak finantzatutako sentsibilizazio kanpainarekin jarraituz, non errefusaren edukiontziak…
Etxepare sariaren aurtengo obra, “Lorerik gorriena” argitaratu da

2020ko ekainaren 30ean iragarri zen 2020ko Etxepare sariaren irabazlea Uharten, Arte Garaikideko Zentroan. Sandra Garayoak eta Itziar Otegik eskuratu zuten saria, LORERIK GORRIENA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 53 lanen artetik —inoizko ediziorik emankorrena—; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du.…
Sakana Sariaren lehenengo edizioa

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren baitan bildutako eragileek, Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bat saritu nahi du. Horretarako sortu da Sakana Saria eta saritua aukeratzeko aipatutako hiru balioak izango dira kontutan. Sakana bizi, elkartu eta anitza…
Sakanako Mankomunitateak garbigune berria du Altsasun
Altsasuko Otai eremuan kokatzen den garbigunea zabaldu du Sakanako Mankomunitateak. Bertan, etxeko hondakin bereziak kudeatzeko aukera izango dute sakandarrek. Hondakin bereziak bilketa kamioi batek har ez ditzakeen hondakinak dira, bai arriskutsuak direlako, bai kamioiaren mekanismoa hautsi dezaketelako, edota legez debekatuta…
Oharra: Ur kontagailuen irakurketak

2020ko laugarren hiruhileko ur kontsumoaren irakurketak egiten hasiko gara honako herrietan: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzun. Irakurketak, azaroaren 2tik eta 20ra eginen dira. Beraz, kontagaillua etxe barruan baduzue eta irakurketaren garaian etxean ez bazaudete oharra utziko dugu, apuntatu irakurketa eta Mankomunitateari jakinarazi,…
Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi hitzaildi eta tailer zikloa antolatu du. Familiei, hezitzaileei eta bidelagunei zuzendutako zikloa da eta aurten 3 ikastaro eskeiniko dira. Bat presentziala eta beste bi on-line. IPUIN PAREKIDEAK. Azaroak 10 eta 17 (presentziala) SEXUALITATEAK 3.0 (Haur…
On-line hitzaldia. euskara eta kirola

EUSKARAZ EGITEN DEN KIROLA ASKOZ ERE GEHIAGO DA Zergatik da garrantzitsua kirola eta eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz egitea? Nola sustatu euskara kirolean eta aisialdian? Guraso, irakasle edo hezitzaileendako edo interesa duen edonorendako Eguna: Urriaren 15ean Ordua: 17.00etatik 18:00etara Hizlaria: Esther…
Urriaren 13a eta abenduaren 9a bitartean Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Euskaltzaleen Topaguneak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU ekimenaren XIV. edizioa jarriko du martxan Euskal Herriko udal, liburutegi eta argitaletxeekin lankidetzan urriaren 13tik abenduaren 9ra bitartean. Kultur egitasmo honek euskal gizartean euskarazko irakurzaletasunaren sustapena eta liburutegi publikoen zerbitzuen ikusgarritasuna ditu helburu nagusi.…
Hurrengoan euskaraz!

Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste 35 toki entitaterekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako euskaltegiekin batera, helduak euskalduntzeko kanpaina antolatu du. Aurtengo lema “Hurrengoan euskaraz!” da. Toki entitateek ederki dakigu herritarrek ahalegin eta gogo handiz heltzen diotela prozesu horri, eta, horregatik, diru-laguntzak eskaintzen…
Sakanako Herri kirol eskolen inguruko bideo berria
El servicio de deportes de la Mancomunidad de Sakana ha promovido un video sobre las escuelas de Herri Kirolak de Sakana, basadas en testimonios. El vídeo ha sido producido por Oskar Corroza y Amaia Erdozia.
Sakanako emakumeentzako atletismo eskola

Noiz hasiko da? Urriak 9 Asteko ze egunetan? Ostiraletan! Hastapena 17:00etatik, 18:00etara eta hobekuntza 18:15etik, 19:15era. Lekua? Dantzalekuko atletismo pistan, Altsasun. Prezioa? 50 € (maiatzak 21 arte) Adina? 18 urtetik aurrera Begiralea? Andoni Jaka Irurtzun Izen ematea? Sakanako Mankomunitatea, kirol…