Sakanako Mankomunitateak emakumeentzako atletismo eskola abiaraziko du 2025-2026 ikasturtean. Ekimen honen helburua18 urtetik gorako emakumeen artean jarduera fisikoa, osasuna eta kirol ohiturak sustatzea da, ingurune seguru eta lagungarri batean.

Eskola irailaren 19an hasiko da, eta ostiralero egingo da Altsasuko Dantzalekuko atletismo pistan. Entrenamenduak bi mailatan banatuko dira:
- Hobekuntza: 17:00etan
- Hastapena: 18:00etan
Prezioa: 60 euro (maiatzaren 29ra arte)
Izen-emate epea: irailaren 12ra arte
Norentzat: 18 urtetik gorako emakumeak
Hizkuntza: euskaraz
Izen-ematea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan egin daiteke, telefono edo posta elektroniko bidez:
683 343 854 · kirolak@sakana-mank.eus
Proiektu hau Nafarroako Gobernuaren, Altsasuko udaleko emakumearen bilgunearen, Iñigo Aritza ikastolaren eta Dantzaleku atletismo taldearen laguntzarekin antolatzen da.