Apirilaren 17an Arbizuko Kiroldegiko gimnasioan,
bertako makinak erabiltzeko ikastaroa egingo da. Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta adin eta beharren arabera egokituko da:
- 15:00–16:15: 41 urtetik gorako emakumeak
- 16:15–17:30: 26-40 urte bitarteko emakumeak
- 17:30–19:00: Haurdunaldia eta erditze ostekoa
- 19:00–20:15: 16-25 urte bitarteko neska gazteak
- 20:15–21:30: Teknifikazioa
Saio bakoitzaren informazio osoa
Ikastaroaren Helburuak
Ikastaro honek, parte-hartzaileei kiroldegiko makinen erabilera seguru eta eraginkorrean trebatzeko helburua du, hasiberrientzako eta errendimendua hobetzeko gogoa dutenentzat egokitutako saioak eskainiz. Helburu nagusiak honako hauek izango dira:
- Indar entrenamenduak adin bakoitzeko egokituta
- Makinen erabilera egokia
- Entrenamendu saioen egitura (beroketa, intentsitatea, atsedenak…)
- Modu autonomoan eta seguruan entrenatzen ikastea
Izena Emateko
- Data: Apirilak 17
- Izena emateko epea: apirilak 14a arte
- Prezioa:
- Bazkideak 5 €
- Gainontzekoak 8€
- Izena emateko idatzi: askalats@arbizu.eus