Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Arbizuko Gimnasioan Makinen Erabilera Ikastaroa

Apirilaren 17an Arbizuko Kiroldegiko gimnasioan, bertako makinak erabiltzeko ikastaroa egingo da. Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta adin eta beharren arabera egokituko da:

  • 15:00–16:15: 41 urtetik gorako emakumeak
  • 16:15–17:30: 26-40 urte bitarteko emakumeak
  • 17:30–19:00: Haurdunaldia eta erditze ostekoa
  • 19:00–20:15: 16-25 urte bitarteko neska gazteak
  • 20:15–21:30: Teknifikazioa

Saio bakoitzaren informazio osoa

Ikastaroaren Helburuak

Ikastaro honek, parte-hartzaileei kiroldegiko makinen erabilera seguru eta eraginkorrean  trebatzeko helburua du, hasiberrientzako eta errendimendua hobetzeko gogoa dutenentzat egokitutako saioak eskainiz. Helburu nagusiak honako hauek izango dira:

  • Indar entrenamenduak adin bakoitzeko egokituta
  • Makinen erabilera egokia
  • Entrenamendu saioen egitura (beroketa, intentsitatea, atsedenak…)
  • Modu autonomoan eta seguruan entrenatzen ikastea

Izena Emateko

  • Data: Apirilak 17
  • Izena emateko epea: apirilak 14a arte
  • Prezioa:
    • Bazkideak 5 €
    • Gainontzekoak 8€
  • Izena emateko idatzi: askalats@arbizu.eus