Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Emakumeentzat Indar Tailerra kartela

Nafarroako Kirol eta Medikuntza Zentroko teknikari aditu batek emakumeei zuzendutako indar tailerra eskainiko du irailaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara, Lizarragako eskolan.

Saio praktikoan, indarra lantzeak entrenamenduan eta jarduera fisikoan duen garrantzia azalduko da. Parte-hartzaileek etxean entrenatzeko errutina bat prestatzen eta oinarrizko ariketak behar bezala egiten ikasiko dute, ariketa fisikoari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Izen ematea

Tailerra 15 urtetik aurrerako emakumeei zuzenduta dago eta 20 plaza daude. Izena emateko, kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatzi edo 683 34 38 54 telefonora deitu behar da. Plazak izena emateko ordenaren arabera beteko dira.

Jarduera Sakanako Mankomunitateak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren eta Ergoienako Udalaren laguntzarekin.