Sakanako Mankomunitateak aisialdiko
begiraleen lan poltsa zabaltzen du. Hautagaiek euskaraz jakitea (C1 maila ahoz eta idatziz) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea beharrezkoa da. Halaber, gidatzeko baimena eta autoa izatea, baita aisialdiko begirale titulua izatea ere, baloratuko dira.
Interesatuek beren curriculuma euskara1@sakana-mank.eus helbidera bidali beharko dute.
Curriculuma bidaltzean, hautagaiek baimena ematen dute datuak Sakanako
Mankomunitatearen erakundeekin partekatzeko.