Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Altsasuk 9. Ele Festa hartuko du maiatzaren 2an

Maiatzaren 2an, 12:00etatik aurrera, 9. Ele Festa ospatuko dugu Altsasuko Gure Etxea aurrean. Egitarauaren ardatza mintzodromoa izango da, eta euskara praktikatu nahi duen oro dago gonbidatuta. Gai-jartzaile lanetan, gainera, Sakanako bertsolariak ariko dira. Ondoren, “Colla Castellera, Jove de Barcelona” taldearen agurra izango da, eta amaitzeko, auzatea.

Animatu eta etorri Ele Festara! Euskaraz aritzeko, elkartzeko eta giro ederraz gozatzeko aukera paregabea izango da.