Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Azaroaren 20an ospatuko da VI. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa

Datorren azaroaren 20an, 17:00etan, Irañetako udalean ospatuko da VI. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa.

Aurten, lehiaketak parte-hartze historikoa izan du, 50 ipuin aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.

Ekitaldian, sariak Pantxika Lamourk emango ditu, eta bertan izango dira Irañetako alkatea, Anitzartean Batzordeko presidenta, Anitzartean zerbitzuko teknikariak, ZASKA – Zurrumurruen Kontrako Nafarroako Sarea eta Sakanako dendari eta ostalarien elkarteko ordezkaria. Banatuko diren sariak, elkarteko saltokietan gastatzeko bonoak izango dira.

Sari banaketarekin batera, ipuin irabazleekin liburuxka bat argitaratuko da eta eskualdeko liburutegietan eta ikastetxeetan banatuko da.

Sariak:

  • Modalitate eta adin-tarte bakoitzean lan sarituak izango dira.
  • Liburuxka bat argitaratuko da ipuin sarituekin, eta liburutegi eta ikastetxeetan banatuko da.