Azken urteetan bezala, aurten ere martxan dira Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak prestatzeko Elkartasunezko Bilketak. Ekimenaren helburua bikoitza da: alde batetik, egoera onean dauden objektuei bigarren bizitza ematea; bestetik, elkartasun proiektuak babestea.
Bilketak bi herritan egingo dira:
- Altsasun, ostiralero, 11:00etatik 13:00etara, martxoaren 26ra arte, Erkuden kaleko 8. zenbakian (Sociedad Deportiva).

- Irurtzunen, asteartero, 11:00etatik 13:00etara, herriko plazan, martxoaren 23ra arte.

Bildutako materiala Bigarren Eskuko Elkartasun Azoketan salduko da, eta lortutako diru-sarrerak helburu solidarioetara bideratuko dira. Altsasuko azokatik jasotakoa Paris 365era bideratuko da; Irurtzungo azokatik jasotakoa, berriz, Ugandako Manuela proiektura, Atarrabiako GKE baten bidez.