Sakanako emakume palistak eta Euskal Herriko beste hainbat palistak elkarrekin arituko dira aurten, azaroaren 29tik abenduaren 27ra bitartean, Sakanako Emakume PalistenTxapelketa izeneko lehiaketan. Txapelketa honetan, helduen kategorian, 6 bikote elite mailan, 6 bikote 1. mailan eta beste 6 bikote 2. mailan lehiatuko dira. Haurrak, bestalde, 5 mailatan banatuko dira eta guztira 16 bikote izango dira.
Lehiaketa hau Sakanako pilotalekuetan egingo da, Lakuntza, Urdiain, Dorrao eta Lizarraga izango direlarik jokatzeko lekuak. Etxarri Aranazko pilotalekua, momentu honetan obretan dagoenez, bertan ezin izango da jokatu.
Parte-hartzaileak:
- 6 bikote elita mailan
- 6 bikote 1. mailan
- 6 bikote 2. mailan
- 16 bikote haur mailan

Info gehiago: Egutegia eta partaide helduak