
Azaroaren 22an, Irurtzuneko Pikuxarren, emakumeentzako kirol topaketa berezi bat ospatuko da: Yoga Hormonala. Saio honetan parte-hartzaileek aukera izango dute ongizatea eta energia orekan jartzeko, gorputzaren erritmo naturalarekin konektatuz.
Jarduera doakoa izango da eta zaintza zerbitzua eskainiko da, parte-hartzaile guztien parte-hartzea errazteko. Gainera, behar duenak taxi zerbitzua ere jaso ahal izango du.
Data: Azaroak 22, ostirala
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Lekua: Irurtzun, Pikuxar
Gomendioa: ahal duenak, eraman esterrilla
Izena emateko azken eguna: azaroaren 19a, asteazkena
Harremanetarako:
Telefonoak: 948 46 48 66 / 660 38 43 28

Ekimen hau Sakanako Mankomunitateak antolatu du, Pikuxar, Euskal Kirola eta Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Departamentuaren laguntzarekin.
Etorri eta bizi zure gorputzaren indarra eta oreka!