Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ergoienako XIX. Bira, irailaren 20an

Ergoienako XIX. Bira irailaren 20an ospatuko da Lizarragan. Lasterketa herrikoia izango da eta Sakanako Koparako puntuagarria, eskualdeko korrikalarien artean erreferente bilakatuta dagoen proba.

Ibilbidea eta distantzia

Lasterketak 8,5 kilometroko luzera izango du eta honako ibilbidea egingo da: Lizarraga – Dorrao – Unanu – Dorrao – Unanu – Lizarraga.

Ordutegia

Irteera 10:00etan izango da, eta dortsalak goizeko 9:30etik aurrera jaso ahal izango dira.

Parte-hartzea eta izen-ematea

Lasterketa 18 urtetik gorakoentzat da. Izen-ematea “rock the sport” webgunearen bidez egin behar da, esteka honetan: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/ergoienako-bira-2025

Egunean bertan ere izena eman daiteke, proba hasi baino ordubete lehenago arte.

Sariak

Emakume eta gizonezkoen kategorietan banatuko dira sariak:

  • Katxola eta bazkari bat
  • Gazta
  • Gazta