Etxepare Sariaren 2026ko edizioa martxan da. Urteroko deialdi honen bidez, euskaraz sortutako haurrentzako album ilustratu originalak saritu nahi dira, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak sustatuz.
Lehiaketara aurkeztu ahal izango dira argitaratu gabeko lan originalak, banaka nahiz idazle eta ilustratzaileek osatutako taldeetan egindakoak. Albumek gutxienez 15 orrialde bikoitz izan beharko dituzte, eta testuek 4.000 karaktere gehienez. Ez dira onartuko hitzik gabeko albumak, ezta adimen artifizialarekin sortutako lanak ere.
Epaimahaiak aukeratutako lan irabazleak 5.000 euroko saria jasoko du, eta Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, Etxepare sariaren aipamena eginez.
Hemen oinarriak
Lanak aurkezteko epemuga 2026ko maiatzaren 8a izango da, eta izen-ematea eta oinarri guztiak www.etxeparesaria.eus webgunean daude eskuragarri.