
Sakanako Mankomunitateak 2025ean ikastaro teknikoak egin dituzten herritarrendako dirulaguntza deialdia ireki du.
Deialdiaren bidez diruz lagunduko dira:
- Euskaraz egindako ikastaroak, tartean aisialdiko monitore eta zuzendari ikastaroak.
- Euskararen eta hizkuntza gutxituen normalizazioari edo soziolinguistikari lotutako ikastaroak.
Ez dira diruz lagunduko ez egoitza-gastuak, ez kilometrajea, eta ezta Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak ere.
Aurrekontua: 2.000 euro guztira.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 31 arte.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Eskaera inprimakia beteta.
- NANaren kopia.Erroldatze-agiria (gehienez hilabeteko antzinatasunekoa).
- Matrikula-ordainagiria.
- Asistentzia ziurtagiria (%80ko parte-hartzea gutxienez).
- Beste administrazio edo erakunde pribatuen laguntzei buruzko aitorpena.
Nola aurkeztu eskaera
- Aurrez aurre: Sakanako Mankomunitateko bulegoetan (Uriz kalea 32, 31830 Lakuntza)
- Egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.sakana-mank.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=1423
Oinarriak
Dirulaguntzaren informazio osoa:
Ikastaro teknikoen dirulaguntzen oinarriak 2025
Kontaktua: 948 464 840 / euskara1@sakana-mank.eus