Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskarazko ikastaro teknikoetarako dirulaguntzak

Sakanako Mankomunitateak 2025ean ikastaro teknikoak egin dituzten herritarrendako dirulaguntza deialdia ireki du.

Deialdiaren bidez diruz lagunduko dira:

  • Euskaraz egindako ikastaroak, tartean aisialdiko monitore eta zuzendari ikastaroak.
  • Euskararen eta hizkuntza gutxituen normalizazioari edo soziolinguistikari lotutako ikastaroak.

Ez dira diruz lagunduko ez egoitza-gastuak, ez kilometrajea, eta ezta Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak ere.

Aurrekontua: 2.000 euro guztira.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 31 arte.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Eskaera inprimakia beteta.
  • NANaren kopia.Erroldatze-agiria (gehienez hilabeteko antzinatasunekoa).
  • Matrikula-ordainagiria.
  • Asistentzia ziurtagiria (%80ko parte-hartzea gutxienez).
  • Beste administrazio edo erakunde pribatuen laguntzei buruzko aitorpena.

Nola aurkeztu eskaera

Oinarriak

Dirulaguntzaren informazio osoa:
Ikastaro teknikoen dirulaguntzen oinarriak 2025

Kontaktua: 948 464 840 / euskara1@sakana-mank.eus