
Udako oporrak hurbiltzen ari dira, eta urtero bezala Nafarroan euskarazko udaleku eskaintza zabala dago haur eta gaztetxoentzat. Udalekuak aukera paregabea dira uda modu aktiboan bizitzeko: lagun berriak egin, naturaz gozatu eta askotariko jardueretan parte hartu, dena euskaraz eta giro atseginean.
Abenturak, txangoak, kirola, jolasak, gaubelak eta taldeko bizikidetza dira udalekuetan bizi diren esperientzien parte. Esperientzia horiek, aisialdiaz gozatzeko aukera emateaz gain, haur eta gaztetxoen autonomia, konfiantza eta harreman sozialak indartzen laguntzen dute.
Hizkuntzaren ikuspegitik ere, udalekuak oso baliagarriak dira. Jarduerak, aisialdia eta eguneroko bizitza euskaraz garatzen direnez, haurrek hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera dute, eta euskara bizipen positiboekin lotzen dute.
Azken urteotan, gainera, euskarazko udaleku eskaintza nabarmen handitu da, eta aukera ugari aurki daitezke: naturan murgiltzeko udalekuak, kirolarekin lotutakoak, ur jardueretakoak, bertso udalekuak, mendiko edo itsasoko egonaldiak, baita udaleku ibiltariak ere.
2026ko euskarazko udaleku eskaintza eta informazio guztia hemen kontsulta daiteke:
https://eranafarroa.eus/udalekuak-euskaraz-gozatu-lagunekin-hizkuntzarekin/
Hemen udalekuen zerrenda:
https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/
Dirulaguntzak Sakanako familientzat
Euskarazko udalekuetan parte hartzea sustatzeko, Sakanako Mankomunitateak dirulaguntzak eskaintzen ditu eskualdeko familientzat.
Laguntza hauen helburua haurrek eta gaztetxoek uda euskaraz bizitzeko aukerak erraztea da, aisialdia, bizikidetza eta hizkuntzaren erabilera uztartzen dituen esperientzia aberasgarri baten bidez.
Dirulaguntzen informazioa:
Uda honetan ere, aukera zabala dago haurrek lagunartean, naturan eta euskaraz murgilduta esperientzia ahaztezina bizitzeko.
