Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Irurtzunen elkartasun eguna: azoka solidarioa eta MANUELA proiektuaren aurkezpena

Irurtzunen bi ekimen antolatu dira aste honetan helburu solidarioarekin, biak MANUELA proiektuarekin lotuta.

Martxoaren 26an, 19:00etan, Pikuxarren, MANUELA proiektuaren aurkezpena egingo da. Ugandan garatzen ari den ekimen honen nondik norakoak azalduko dira bertan, eta herritarrek proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Bi egun geroago, martxoaren 28an, 12:00etatik 14:00etara, Foru Plazan, Bigarren Eskuko Elkartasun Azoka egingo da. Azokan bigarren eskuko produktuak erosi ahal izango dira, giro atseginean, musika, jolas eta pintxoekin.

Azokan bildutako diru guztia MANUELA proiektura bideratuko da, aurkezpenean azalduko den ekimena babesteko.