Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Joskintza tailerren bigarren saioa

Hondakinen Funtsak finantziaturiko bigarren joskintza tailerra eskainiko du Erabilik Sakanako Mankomunitatearen hondakin zerbitzuarekin elkarlanean. Oraingoan Ziordian izango da hitzordua. Boro japoniarra ikasteko aukera izango da, jantziak konpondu eta berrerabiltzeko antzinako jostura-teknika tradizionala. Ehun zatiak eta retalak gainjarriz eta eskuz jositako puntadak erabiliz arroparen bizitza luzatzea du helburu.

Irailaren 29an plazan elkartuko gara 16:00 – 19:00 ordutegian. Izena emateko hiru aukera daude; info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera idatzi, 900 730 450 telefonora deitu edo 674 144 114 telefonoan WhatsApp bitartez. Izena ematean lehentasuna tailerra egiten den herriko biztanleek izango dute, kasu honetan Ziordiako biztanleek.

Toki mugatuak.

Animatu eta parte hartu!!