Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mendi Kanpusa Uharte Arakilen

Apirilaren 7tik 10era Mendi Kanpusa ospatuko da Uharte Arakilen, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako jarduera-programarekin.

Goizetan (9:30etik 13:30era) parte-hartzaileek naturan oinarritutako hainbat jarduera egingo dituzte: mendiko ibilbideak, eskalada, orientazio eta ginkana probak eta “Konkis” estiloko erronkak, talde-lana, abentura eta kirola uztartuz.

Kanpusa naturarekin harreman zuzena izateko, kirola egiteko eta aisialdia modu aktiboan eta dibertigarrian bizitzeko aukera paregabea izango da.

Izena emateko epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik. Parte hartzeko prezioa 54 eurokoa da.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
kirolak@sakana-mank.eus
683 343 854