
Martxoan hasiko da Sakanako Aizkora Eskola 2026, aizkoraren inguruko prestakuntza eta praktika uztartzen dituen eskola.
Saioak martxoaren 23tik maiatzaren 14ra bitartean izango dira, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etan, Etxarri Aranatzen.
Eskola 10 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Juanito eta Juanjo Erdozia izango dira arduradunak. Helburua argia da: aizkoraren kirol-praktika ezagutaraztea, balio tradizionalak eta diziplina teknikoa lantuz.
Izen-ematea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, eta plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da.
Informazio gehiago eta izen-ematea: Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzua.