
Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan.
Anitzartean zerbitzuari aitortza
Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.
Zerbitzua 2008an sortu zen eta 2016an kulturarteko bizikidetza eredurantz egin zuen urratsa. Ordutik, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta aurreiritziak zein zurrumurruak prebenitzeko hainbat ekimen garatu ditu.
Landa-eremuko erreferentea
Antolatzaileek Sakanan aniztasun etnokulturala komunitatetik kudeatzeko garatutako eredua eta udalerriek gertutasunetik egindako lana nabarmendu dituzte.