
Martxoaren 4an, asteazkena, 17:30ean, Eusfera ekimenaren aurkezpen bilera egingo da Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan.
Saioa irekia izango da eta 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei zein interesa duten euskaltzale guztiei zuzenduta dago. Bertan, ekimenaren helburuak, edukia eta herrietan nola garatuko den azalduko dira.
Eusfera Taupa Euskaltzaleen Mugimendua-k sustatutako ekimena da, eta familien bidez haurren inguruan euskararen presentzia handitzea du xede.