Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskara Ahora: ikasi euskara %100eko arteko laguntzekin

Euskara ikasi edo zure maila hobetu nahi duzu? Une aproposa da: inoiz baino errazagoa da, dirulaguntza berriei esker.

2025-2026 ikasturtean euskaltegian matrikulatuz gero, laguntza hauek izango dituzu eskura:

  • A1 mailan, matrikula guztiz doakoa izan daiteke (%100eko laguntzarekin).

  • Gainerako mailetan, 475 eurora arteko dirulaguntza jaso daiteke.

  • Laguntza hauek bateragarriak dira Sakanako Mankomunitateak eta udalek eskaintzen dituztenekin. Info gehiago: Sakanako Mankomunitatea – Dirulaguntzak

  • Ordainketa bi zatitan egingo da: abenduan eta ikasturtea amaitzean.

  • Euskarabideren laguntza eskatzeko epea urriaren 31ra arte dago zabalik, 2025eko irailetik aurrera hasten diren ikastaroetan matrikulatu direnentzat.

Bestalde, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasi dutenek ere laguntza eska dezakete Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan, irailaren 30era arte.

Euskara ikasteak ate asko irekitzen ditu: zure ingurunearekin hobeto harremanetan jartzea, aukera akademiko eta profesional gehiago izatea, eta euskarazko kulturaz gozatzea.

Ez utzi beste baterako. Eman izena euskaltegian eta aprobetxatu aukera hau.

Informazioa eta matrikulazioa

DESKARGATU FLYERRA