Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HASTERA DOA EUSKARALDIA!

Maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak euskarara aldatzea helburu duen ariketa sozialik masiboena. Sakanako batzordeak fin aritu dira lanean eta prest daude 11 eguneko ariketari hasiera emateko.
Urtarrilean elkartu ziren lehen aldiz Sakanako batzordeak Lakuntzan. Ordutik, nor bere herrian, baina denak koordinatuta ibili dira lanean. Horretan lagundu du Amaia Iparragirre dinamizatzaileak.

Lehen aldiz udaberrian

Urtaro aldaketa da Euskaraldiaren laugarren edizioaren nobedade nagusia. Herritarren hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ariketak jendearen arteko harremanak eta kale bizitza behar ditu eta horretarako aukera handiagoa ematen dut udaberriak.
Aurten maiatza euritsua badugu ere, Sakanako batzordeek egitarau zabala antolatu dute. Haien berri zabaltzen ari dira herriko sare sozialetan eta Guaixe astekariko Euskaraldiko atal berezian eta agendan.

Sakanako bideoak

Sakanako Mankomunitateak Euskaraldiko bideoak egin ditu herritako batzordeen ezinbesteko laguntzarekin. Bertan, Euskaraldian parte hartuko duten 18 sakandarrek Euskaraldian izanen duten erronka pertsonalaren eta herrian lortu nahi dutenaren berri eman dute:

Euskaraldia Sakanan1
Irati Igoa Sesma (Etxarri Aranatz), Izaskun Beunza Azazeta (Olatzagutia), Merche Goñi Tolosa (Arbizu), Javi Mozo Lizarraga (Unanu), Irati Irigoien Crespo (Urdiain) eta Aritz Ganboa de Miguel (Arruazu).

Euskaraldia Sakanan2
Izaskun Mujika Mujika (Ihabar, Arakil), Begoña Erdozia Martinez (Bakaiku), Jose Ramon Garin Lizarraga eta Ainara Lopetegi Lopez (Lakuntza), Gorka Izagirre Insausti (Ziordia) eta Patxi Flores Lazkoz (Lizarragabengoa).

Euskaraldia Sakanan3
Iraia Ongay Moral eta Aiora Dorai Iriarte (Irurtzun) eta Enara Huarte Osinaga (Ihabar), Mohamed Aboufaris (Iturmendi), Amagoia Hermoso de Mendoza Sainz (Uharte Arakil) eta Iñigo Landa Otaegi (Altsasu).

Eta zuk, zer lortu nahi duzu aurtengo Euskaraldian?

Eman izena!
Ez duzu izena eman? Oraindik garaiz zaude!
Ahobizi edo Belarriprest? Aukeratu rola eta eman izena www.euskaraldia.eus webgunean.