Irakurkide 2026 egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta oraingoan saioEtxarriko Liburutegian izango da.
- Otsailaren 19an
- 18:30ean
Irakurkide euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko saio dinamizatuak dira, eta bereizgarri nagusia animalien presentzia da. Animalien laguntzarekin, haurrek irakurketa modu lasai, atsegin eta motibagarrian bizitzeko aukera dute, konfiantza eta interesa indartuz.
Saioa Biak Bat programaren baitan antolatzen da, eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin eta Arkatz Liburudendarekin elkarlanean garatzen da.

Parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Etxarriko Liburutegian.
Plazak mugatuak dira.