2026ko udaberrian Literatur Geraldiak ospatuko dira eskualdeko hainbat herritan. Egitasmo honen helburu nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartuz eta euskal liburugintza babestuz. Aldi berean, liburutegi publikoen erabilera sustatu eta literaturaren inguruko topaguneak sortu nahi dira.
Martxotik maiatzera bitartean, guztira 18 saio antolatu dira: solasaldiak, hitzaldiak, bertso-saio literarioa, aurkezpenak eta emanaldiak. Euskal literaturaren hainbat ahots eta sortzaile izango dira protagonista, publikoari euren lanak gerturatu eta literatur esperientziak partekatzeko aukera eskainiz.