Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Martxan dira 2026eko Maria Markotegi Sariak

Maria Markotegi Sarien edizio berri bat abian da, ibilbide luzea duen lehiaketa, Sakanako haur, nerabe eta gazteak euskaraz idaztera, irudikatzera eta sortzera animatzen dituena.

Lehiaketa Sakanan bizi edo ikasten duen ikasleriari zuzenduta dago, eta lau parte-hartze modu proposatzen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitarteko kategorietan.

Istorioek, olerkiek, marrazkiek eta liburuen gomendioak aurkeztu daitezke. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dute. Booktubeen kasuan, euskaraz irakurritako liburu bat aurkeztu beharko da. Ez dira onartuko adimen artifizialaren bidez egindako lanak.

Lanak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 30etik apirilaren 10era bitartekoa izango da.

Lehiaketa Sakanako Mankomunitateak antolatzen du.

Kontsultatu oinarriak hemen;
MMarkotegi_2026