Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mendi-bizikleta ibilaldia Fiteron: Alhama ibaiaren bide berdea

Urriaren 28an, Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak mendi-bizikleta ibilaldi berezia antolatuko dute Fiteron. Ibilbidea Alhama ibaiaren bide berdean zehar egingo da, natura eta kirola uztartuz, eta guztira 49 kilometro izango ditu (700 metro desnibelarekin).

Ekintza 14 urtetik gorakoentzat zuzendua dago eta zailtasun ertain-altua izango du. Parte-hartzaileek 10 euroko kuota ordaindu beharko dute, prezio horretan autobusa eta bazkaria barne daudelarik.

Autobusa goizeko 6:45ean aterako da Altsasuko autobus geltokitik. Izena emateko epea irailaren 23a arte irekita dago, honako helbide eta telefonoan: kirolak@sakana-mank.eus | 636 528 112.

Animatu eta zatoz gurekin bizikletaz Fiteroko bazterrak ezagutzera!