Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Maiatzaren 10ean, igandea, Altsasuko Iortia plazan Munduko Arrozak Altsasun ekimenaren 10. edizioa ospatuko da. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera Burunda frontoira lekualdatuko da.

Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, eta 12:00etan dantza saio bereziak izango dira urteurrena ospatzeko: Jauzi dantza taldea, Palestinako Dabke dantza eta Hamaika Kolorerekin soka dantza. Azken honetan, plazan dagoen herritar oro gonbidatua egongo da parte hartzera eta elkarrekin dantzatzera.

Arroz dastaketa eta kultura aniztasuna

13:30etan arroz dastaketa egingo da, platera euro baten truke. Aurten, besteak beste, Sakana Harrera Haranak, Marokok, Venezuelak, Ghanak, Afganistanek, Saharak, Nikaraguak eta Errumaniak prestatuko dituzte arrozak. Ikastetxeek ere parte hartuko dute: Iñigo Aritza, Institutua, Zelandi eta Jesusen Bihotza.

Munduko Arrozak Altsasun topagune irekia da, herrien arteko elkarbizitza, kultura aniztasuna eta elkartasuna ospatzeko. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte egunaz gozatzera, arrozak dastatzera eta, bereziki, soka dantzan parte hartzera.