Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munduko Jolasak ospatuko dira ekainaren 7an Olaztin

Ekainaren 7an, igandean, 12:00etatik aurrera, Munduko Jolasak izango dira Olaztin. Herriko hainbat gunetan egingo den ekimen parte-hartzaile eta ez-lehiakorraren bidez, munduko hainbat lekutako jolasak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Ekimena Akelarre Ludotekaren eta Anitzartean zerbitzuaren eskutik antolatu da, Olaztiko Udalaren eta Sakana Mankomunitatearen laguntzarekin.

Jarduera herriko 7 gunetan antolatuko da, eta bertan Senegal, Maroko, Ukraina, Sahara, Kuba, Nikaragua eta Olaztiko jolasak izango dira protagonista. Helburua aisialdiaren bidez aniztasuna, elkarbizitza eta parte-hartzea sustatzea da, giro irekian eta adin guztietako herritarrentzat.

Jolasez gain, ekimenaren ondoren auzate berezia izango da, zuzeneko musikaz girotuta. Euria eginez gero, hitzordua eskolako patioan izango da.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 29a baino lehen eman beharko dute izena.

Informazioa eta izen-ematea


Anitzartean: 648 07 07 10 · anitzartean@sakana-mank.eus
Akelarre Ludoteka: 638 41 68 98 · akelarreludoteka@gmail.com