Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroako hianbat udalek elkarlanean eginiko D ereduaren aldeko kanpaina berria aurkeztu dute

Datozen egunetan abiatuko da Nafarroako hainbat udalek elkarlanean egiten duten D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainaren bidez, familiei D ereduari eta haren onurei buruzko informazioa helarazi nahi zaie, euskarri ezberdinen bitartez. Horretarako, udalerri ezberdinetan zabalduko diren kartelak prestatu dira, QR kode baten bidez informazio-webgune batera eramango dutenak. Kanpaina formatu digitalean ere hedatuko da, udalen komunikazio-kanal ezberdinen bitartez.

https://eginbideaeuskaraz.eus/eu/ 

Informazio-webgune horretan, besteak beste, D ereduari buruzko informazioa jaso ahal izanen da, edo maiz eginiko galderei (FAQ) emaniko erantzunak kontsultatu, guztia hainbat hizkuntzatan. Gainera, interesa duten herritarrek informazio gehiago jasotzeko aukera izango dute harremanetarako kontaktua utzita.