Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroak

Minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroa antolatu du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera espezifikoa garatuko da bertan, baita Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza dutenen pertsonen osasunerako ere.…
Munduko arrozak Olatzagutian

Irailaren 25ean lehenengo aldiz ospatuko da Olatzagutian Munduko Arrozen eguna. Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00etan arrozen dastaketa izanen da. Eguraldi ona badago Sarasate enparantzan ospatuko da, eta bestela, kiroldegian. Maroko , Bulgaria, Senegal, Gambia, Brasil eta Euskal Herriko arrozen erakustaldia…
Hizkuntza bitartekari lanposturako oposaketa lehiaketa

Epaimahai kalifikatzailea osatuta, hizkuntza bitartekari lanpostuko lan poltsa osatzeko oposaketako onartuen eta ez onartuen zerrenda osatu da. Onartuen zerrenda honako hau da: 1. Rabad Ridene 2. Lila Mazira Belhadj 3. Youssef Chahor 4. Aicha Aghrod 5. Abderrahim Kjlifi Roubi 6.…
Desfibriladore ikastaroaren birziklatzea

Desfibriladore titulua duten eta berau mantendu nahi duten pertsona guztiek, 2 urtero birziklatze ikastaro bat egitera behartzen ditu arautegiak. Nafarroako Gobernuko osasun sailak emandako titulua daukaten pertsonei ikastaro hau egiteko aukera ematen die Kirol Institutuak. Sakanan bertan egin ahal izanen…
Desfibriladore ikastaroa Uharte Arakilen

Urriaren 20 eta 21ean desfibriladore ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak Uharte Arakilgo udaletxean. Ikastaroa sorosleei, udal langileei, irakasleei eta oro har lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua dago eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da. Landuko diren edukiak honako hauek dira:…
XXIII. Bizikleta eguna. Sakana bizikletaz ezagutzen

Sakanako bizikleta eguna, irailaren 25ean izanen da. Goizeko 9:00etan Irurtzunen hasi eta Ziordin bukatuko da. Egingo dugun bidea aurrerago ere egin izan dute beste batzuk, izan ere, Sakana alde batetik bestera gurutzatzen zuen Bordele eta Astorga batzen zituen bide Erromatarrak.…
Munduko Arrozak Altsasun

Iazko arrakasta ikusirik, Altsasuko jaietan II. MUNDUKO ARROZAK ekimena ospatuko da irailaren 18an, goizeko 11:00etan Zubeztia plazan. Munduko han eta hemengo toki anitzetako pertsonek elkar ezagutzeko parada, norberak berezkoa duena plazaratzeko aukera, parte-hartzeko tartea, hausnarketarako tartea, desberdinak baino berdinagoak garenaz…
Kontu kontari hitzaldi-lantegia

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Yolanda Arrieta idazleak Kontu kontari, zer egin liburuekin? hitzaldi lantegia eskainiko du urriaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Hitzaldia guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunendako egokia da. Umeekin liburuak irakurtzean nola jardun…
Argi dago! EUSKARA

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute helduak euskalduntzeko 2016-2017 kanpaina. “Argi dago” izenburu izanik, aurtengo kanpainan telebista lehiaketa bat agertzen da, eta bertan parte hartzen dutenek hitz batzuk asmatu behar dituzte, euskarari hertsiki lotuak guztiak: gozamena, hurbiltasuna,…
Immigrazio Zerbitzurako hizkuntza bitartekari lanpostua

Deialdia atera da Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuan hizkuntza bitartekaria hiru hilabetez lanaldi erdian kontratatzeko. Egin beharreko lanak, batetik, itzulpen lanak dira, hau da, gazteleratik arabierara eta arabieratik gaztelerara testuak itzultzea. Magrebeko kulturaren oinarriak profesionaletara hurbiltzea izango da beste betebehar bat.…








