Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Alkate guztiek eta lehendakariak manifestua

Sakanako alkate guztiek eta Mankeko lehendakariak honako manifestua sinatu dute: 2014ko maiatzean Sakanako eragile eta bertan ordezkaritza zuten talde politiko guztietako ordezkarien oniritziarekin Sakana 2020 Plan Estrategikoa (SPE) onartu zen. Bertan adostu ziren ekintzak aurrera eramateko, Nafarroako Gobernuaren, Eskualdeko eta…
BirziklApp hondakinak errazago birziklatzeko aplikazioa

BirziklApp Nafarroako Gobernuak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztu duten aplikazioa da, Android sistema eragilerako eta Appel gailuetarako garatua izan da. BirziklAppek dakarren informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, Nafarroako herri desberdinetara moldatua dago eta menuaren bidez erraz konfiguratu daiteke. Ecoembes enpresak urtero…
Sakanako harri jasotze eskola eta zentro teknikoa

■ NORI ZUZENDUA: Sakanan edo inguruan bizi eta harri jasotzean aritu edo hasi nahi duenarentzat. ■ ADINA: 16 urtetik aurrera. ■ ESKOLAREN PROGAMA: ▪ Eguna: Astearteetan 18:30etatik 20:00etara. ▪ Herria: Irurtzun. ▪ Hasiera: Urrian. ▪ Bukaera: Ekainean. ▪ Begiralea: Mikel…
Lasa Kirolak Saria – Sakanako XII. atletismo kopa

Dagoeneko Sakanako Atletismo Kopako hirugarren lasterketa burutu da, Ergoienako XII. Bira eta sailkapena honela dago: EMAKUMEZKOAK 1. Izaskun Beunza Azazeta 2. Haizea Ramirez de Alda Pozueta 3. Ginesa Lopez Cid eta Maite Zabaleta Gomez GIZONEZKOAK 1. Segio García de Eulate…
Kantabriara BTT irteera 2015

Kantabriako Besaya Bide Berdean barrena mendi bizikleta irteera ederra antolatu du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Barranka txirrindula taldearen laguntzarekin. Urriak 25 igandean izanen da Suances eta Barros batzen dituen Kantabriako bide berdera irteera. Egingo den ibilbideak 42,5 kilometro ditu (Suances-Barros-Suances) 195metroko…
Sakanako III. saskibaloi topaketak 2015

Premini mailako Saskibaloi topaketak antolatu dira 8, 9 eta 10 urteko haurrei zuzenduak. Azarotik maiatzera luzatuko dira. Jolas lekuak Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu izanen dira. Antolatzailea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua izan da eta laguntzaileak Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko…
Sakanako XV. Herri Lasterketa

Sakanako XV. Herri Lasterketa Burundesa sari nagusian izen emateko epea zabalik dago. 6,9 kilometro dituen lasterketa urriaren 24an izanen da Urdiainen arratsaldeko 18:00etan. Sakanako Lasa Kirolak koparako puntuagarria izango da. Izen emateak: Helduak Urriaren 16 arte 6€ txip horia www.kirolprobak.com…
Sakanaren potentzial energetikoaren aurkezpena

Irailaren 25ean aurkeztu ziren Sakanako Mankomunitatearen egoitzan eskualdearen potentzial eoliko eta hidroelektrikoaren inguruan egin diren azterketa lanak. Azterketak, EHU eta Udalbiltzarekin elkarlanean burutu dira Sakanako Garapen Agentziaren energia arloko sentsibilizazio kanpainaren baitan. Amaia Araizek eta Xabier Larramendik buru dute lana…
Jolastuko gara?

Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuek elkarlanean gurasoendako jolas ikastaroa antolatu dute. Ikastarora joateko bi aukera daude: Arbizun edo Altsasun. Arbizuko tailerra urriaren 26an eta azaroaren 2an izango da Kattuka Haur eskolan 17:00etatik 18:30era. Izena emateko epea urriaren 20an amaituko…









