Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Inprotxou ikuskizuna, azaroaren 19an Uharte Arakilen

Euskarabidearen “Regálales el euskera y llegarán muy alto / Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpainaren baitan Inprotxou ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gazteek eta helduek Uharte Arakileko udaletxeko ganbaran azaroaren 19an, 19:00etan.
Liburu dasta saio berria

Azaroaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Liburu dasta saio berri bat eginen da Lakuntzako Ximonena jatetxean Antxiñe Mendizabal idazlarekin. Odolekoak liburuaren inguruko literatur saioa izango da. Tokiak mugatuak dira. Horregatik aldez aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus edo euskara@sakana-mank.eus horietako helbidetako batean. Lehendabiziko hamarrek liburua jasoko dute,…
Etxepare saria jasotako Amaia Egidazuren Dorotea albuma argitaratu da

Aurtengo ekainaren 17an iragarri zen 2021eko Etxepare sariaren irabazlea Zizur Nagusian, Udaletxean. Amaia Egidazu Arrubek eskuratu zuen saria DOROTEA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 30 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. OBRA Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa…
Abian dira II. Sakana Sariak, Sakanaren aldeko ekimenak saritzeko

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoak iaz eman zien hasiera Sakana Sariei. Iazko edizioan, SakanaMaker eta Sakanako jostunak izan ziren sarituak, Komunitateari egindako ekarpen oparoagatik. David Oroz Sakanako Mankomunitateko Lehendakariak adierazi duenez, “Sakana Sarien helburua eta abiapuntua gure eskualdean egiten den lanari aitortza…
Hondakin bilketaren iguruko inkesta

Datozen asteetan zehar Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzutik Aztiker enpresaren bitartez inkesta hau egiten hasiko gara. Bizilagunek hondakinak kudeatzeko dituzuen oztopoak jakin nahi ditugu eta zeintzuk diren zuen artean zabaldutako sinesmenak hondakinen kudeaketaren inguruan, Zuen iritziek emandako emaitzak ikusita komunikazio kanpaina bat martxan jarri…
Naturaren hizkuntza ikasi eta ezagutu | Natur-anitzean gozatzen

Sakanako hariztian. Hosto desberdinak edo egur hilean bizi diren animaliak ezagutu. Jolasean ibiliko gara eta herbarioa egingo dugu. Piztu zentzumenak eta irudimena! Urriak 31 Izen-emateak: 948464866 kirolak@sakana-mank.eus 648070710 anitzartean@sakana-mank.eus Iraupena: 10:00-12:00. Hasiera lekua: San Pedro, Altsasu – Urdiain. Ibilbide zirkularra Zailtasuna: Txikia…
Mendi bizikleta martxa Jaca – Villanúa arteko Donejakue bidean

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Barranka bizikleta taldeak elkarlanean mendi bizikleta irteera berreskuratu dute aurten. Irteera sakandar guztientzat irekia dago. Aurtengoan, Jaca eta Villanúa arteko ibilbide zirkular bat izango da, Jacatik atera, Castiello de Jacatik eta Villanuatik pasatuz, Jacara itzuliko…
Sakanako Herri Kirol eguna 2021

Eguna: Urriak 24. Igandea Ordua: Eguerdiko 11:30ean Lekua: Irañeta Antolatzailea: Sakanako Mankomuitateko Kirol Zerbitzua Laguntzaileak: Lakuntzako Udala, Nafarroako Gobernua eta Sakanako Herrikirolariak.
Garapen Agentziak hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuarekin Sakanan Internet banda zabala hedatzeko

Foru Gobernuak 116.000 euro inguru inbertituko ditu 19 herrirentzat Nafarroako Gobernuak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko departamentuaren bitartez, Sakanako Garapen Agentziarekin hitzarmena sinatu du Sakanan banda zabalaren hedapena errazteko. Foru Gobernuak 116.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusten duen hitzarmena, Aizkorbe, Ekai,…
Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoa abian jartzeko lantaldeen lehenengo bilera egin da gaur

Aurrean ezker eskuin: Amaia Erdozia (Bidelagun elkartea) / Begoña Goikoetxea (Belardi elkartea) / Alfonso Nuin (Bidelagun elkartea) / Jose Julian Gartziandia (Sakanako Enpresarien Elkartea) / David Oroz (Sakana Mank-Sakanako Garapen Agentziako Lehendakaria) /Eneida Carreño (Guaixe). Atzean ezker eskuin: Mikel Cabestreto…








