Ikasturte honetan berriz ere abiatuko dira Sakanako bertso eskolak. Altsasu, Lakuntza, Irurtzun eta Etxarri Aranatzen eskainiko dira LH eta DBH ikasleentzako saioak, Saats Karasatorreren gidaritzapean.
Bertsolaritza ahozkotasunaren, sormenaren eta komunitatearen bidez lantzeko aukera paregabea da. Ikasleek bertsoaren erritmoa eta jolasak bizitzeko, elkarrekin ikasteko eta adierazpen gaitasuna garatzeko gunea izango dute.
Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta epea irailaren 26an amaituko da.
Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko: www.bertsozale.eus/nafarroa
